Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Berehalako mezularitza
Whispering Children image

Berehalako mezularitzako zerbitzuaren softwareak pertsona bati testu-solasaldiak, Interneteko berriketa-gela publiko baten jende askorekin baino, beste pertsona batzuekin zuzenean izateko aukera ematen dio. Software honen bidez, lineako lagunekin ordenagailuen artean fitxategiak transferi daitezke ere. Lagunen edota lankideen artean harremanak izateko edota elkarri berriak zein txutxu-mutxuak bidaltzeko oso modu hedatua da. Berehalako mezularitzako software berbera erabiltzen duten lagunen zerrenda egin dezakezu, zure lagunak edo linean ezagutzen dituzun pertsona berriak gehituz. Linean zaudenean, berehalako mezularitzako sistemak zure lagunen bat linean dagoen jakinarazten dizu, berarekin berehala harremanetan jar zaitezen. Berehalako mezularitzako zerbitzuen web guneek zure interesak dituzten pertsonak aurkitzen lagun diezazukete. Horra hor gehien erabiltzen diren sistemak: AOL Instant Messenger, MSN Messenger, Yahoo Messenger eta ICQ.

Berehalako mezularitza erabiltzeko, softwarea, aukeratu duzun hornitzailearen web gunetik behera kargatu behar duzu, eta hau egiteko izena eman beharko duzu eta zerbitzuan jarduteko ezizena aukeratu beharko duzu. Hau egin ondoren, softwarea ordenagailuan instalatzen duzu eta linean solasean aritzeko lagunen zerrenda egiteari ekiten diozu.

Ohiko arazoak
Eskolek berehalako mezularitzako zerbitzuetarako sarbidea blokeatu ohi dute eta ez dute ordenagailuetan berehalako mezularitzako softwarea instalatzeko baimenik ematen. Zerbitzu hau, beraz, etxeko erabilerari lotuta dagoen zerbitzua da.

Zure seme-alabek zerbitzu hau erabiltzen dutenean, zuk ez duzu zer gertatzen den, norekin hitz egiten duten, zeri buruz hitz egiten duten, lengoaia edo ideia desatseginak jasotzen dituzten jakiteko modurik. Seme-alabek benetan ezagutzen ez dituzten "lagunekin" harremanak izateak edo haien interes berbera izatearen plantak egiten dituzten arrotzekin harremanetan jartzeak kezkatzen dituzte gurasoak sarri. Hitz egin zure seme-alabekin berehalako mezularitzaren erabilerari buruz, zerbitzu honetan dituzten lagunei buruz eta elkar ezagutu ziren moduari buruz.

Gurasoek ez dute etxeko ordenagailuan berehalako mezularitzako programa exekutatzen den jakiteko modurik. Bilatu ordenagailuaren monitorean edo softwarearen programen menuan berehalako mezularitzaren programen izenak edo ikonoak, edo ikusi pantailan lineako lagunen baten mezuak agertzen diren. Galdegin zure seme-alabei berehalako mezularitzako programak ezagutu edo erabiltzen duten eta esaiezu dituzten arazoak azal diezazuten.

Arrotzik zure seme-alabekin linean harremanetan jartzen bada, kontuz ibili behar dira erantzuteko moduarekin, eta ez dute norberari buruzko informaziorik eman behar. Ezagunen batek arazorik izango balu edo erabiltzaile batek larrituko balu, zerbitzuaren arduradunei jakinarazi beharko zenieke (xehetasunak web gunean aurkituko dituzu). Jakinarazi pertsona horren ezizena/identifikazioa eta arazoa gertatu den eguna zein ordua eta azaldu arazo-mota, eta haiek pertsona horri ohartaraz diezaiokete edo deskonekta dezakete.

Gerta daitekeen arriskua birusak edo partekatzen diren fitxategi transferituen material laidogarria dira, ezinezkoa izaten baita ezagutzea ireki aurretik fitxategi bakoitzaren edukia. Atzera bota ongi ezagutzen ez dituzun pertsonen fitxategi-transferentzia eta erabili birusen kontrako softwarea jaso dituzun fitxategietan arazoak dauden egiaztatzeko.

BUELTATU ORRIALDE HASIERARA
Informazio gehiago:
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batzordeak egitasmo honen zati baterako dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo egitasmo honi buruz gehiago jakiteko, jo ezazu SUSI-ren orrialdera:
 www.besafeonline.org
BUELTATU ORRIALDE HASIERARA

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --