Be Safe Online
Safer Use of Services on the Internet
ERABILERA ZUZENARI SERRERA <
URREZKO ARAUAK <
WORLD WIDE WEB: INTERNET <
ORRIALDE PERTSONALA <
POSTA ELEKTRONIKOA <
BERRIKETA EDO TXAT-A <
ALDIUNEKO MEZUAK <
BERRI TALDEAK <
FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA <
INTERNET BIDEZKO EROSKETAK <
FILTROAK <
ORDENAGAILUEN BIRUSAK <
ERASOAK INTERNETEN <
BILATZAILEAK <
GLOSATEGIA <
ZURE IRITZIA <
Euskaltel
Euskaltel
EHIGE gurasoen elkartea
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Glosategia
Father And Daugther Using Computer
Interneti buruz ari garenean erabili ohi diren hitzen aukera
 
  • Eranskina: Posta elektronikoko mezu baten zati gisa eransten den fitxategia. Mezuaren ondoko klip batez adierazten da.
  • Nabigatzailea: Web nabigatzailearen modu laburtua, webean nabigatzeko aukera ematen dizun software programa da. Web nabigatzailerik ezagunena Microsoft-en Internet Explorer delakoa da, eta Netscape eta Opera dira maiz erabili ohi diren beste bi nabigatzaile.
  • Berriketa-gela: Interneteko berriketa-saioak egiteko topaleku birtuala. Gela hauek gaika ordenatzen dira, honela, erabiltzaile bakoitzak antzeko interesak dutenekin berriketan jardun dezake. Berriketa-gela batean zaudenean, gertatzen ari diren elkarrizketa publiko guztiak pantailan berehalaxe ikus ditzakezu.
  • Kuki (Cookie): Web orrialde batek bere ordenagailuan bezero gisa identifikatzeko jartzen dituen testu-fitxategitxoak dira. Internetetik azkarrago nabigatzeko aukera eskaintzen dute, gogokoenei buruzko informazioa gordetzen baita. Pertsona batzuk pribatutasunaz kezkatzen dira, web guneek kukien bidez zuri buruzko informazio orokorra lor baitezakete. Zure nabigatzailea kukiak onartu baino lehen ohartarazteko edo ez kukiak ez onartzeko konfigura dezakezu.
  • Domeinu-izena: Interneteko helbideen antolaketa-sistemaren zati da. Domeinuak sektoreka banatuta dauden inguru handiak dira (.com merkataritza-sektorearentzat, .ac hezkuntza-sektorearentzat, etab.) eta país. Azpidomeinuak domeinu handi horien barruko inguru txikiagoak dira (bbc.co.uk, esaterako).
  • Direktorioa: Bilaketa-direktorioa informazioa berreskuratzen laguntzeko, sarearen edukien zati bat mailaka eta gaika antolatzen dituen web gunea da. Yahoo da honen adibiderik onena.
  • Behera kargatzea: Internetetik zure ordenagailura informazioa eramatean datza. Posta elektronikoaren egiaztapenak mezuak behera kargatzea dakar. Zure ordenagailuan edozein fitxategi behera karga daiteke, baina kontuz ibili behar zara ezagutzen ez dituzun guneekin, birus bat behera karga baitzenezake.
  • Posta elektronikoa: Posta elektronikoak Internetetik posta-mezuak bidali zein jasotzeko aukera ematen dizu. Posta elektronikoaren bitartez, posta-kontua duen edonori idatz diezaiokezu.
  • Gogokoak: Bisitatutako web orrialdeen erreferentziak, gero orrialde horietara zuzenean joan ahal izateko gordetzen direnak.
  • FAQ: Maiz egiten diren galderen laburdura ingelesez (Frequently Asked Questions). Normalean, eztabaida-talde (posta-zerrendak edo berri-taldeak) baten kideek maiz egiten diren galderen zerrenda bat egiten dute.
  • Hacker: Web gune batean isilpeko informazioa ikusi edo aldatzeko sartzen den pertsona da.
  • Hasierako orrialdea: 1. Web gune baten orrialde nagusia, ate nagusia. 2. Webeko orrialde pertsonal banakakoa. 3. Web nabigatzailea hasten den orrialdea.
  • Ordenagailu nagusia: Web gune bat fisikoki kokatuta dagoen ordenagailua (zerbitzaria).
  • HTML: Hypertext Mark-up Language delakoaren laburdura ingelesez (hipertestua markatzeko lengoaia). HTML weba ibilarazten duen programazio-lengoaia da.
  • Hiperesteka: Saguaz klik eginez, Interneteko gune batetik bestera eramango zaituen esteka. Estekak testuak edo grafikoak izan daitezke.Testu-estekak azpimarratuta eta gainerako testuaren kolore desberdinean egongo dira normalean. Esteka grafikoa argazkia, marrazkia edo animazioa izan daiteke.
  • ISP: Internet Service Provider delakoaren laburdura ingelesez (Interneteko zerbitzu-hornitzailea). Hau da, Interneterako sarbidea ematen dizu enpresa, esaterako AOL, Freeserve edo Virgin.
  • Gako-hitza: Web gune bat bilatzeko erabil dezakezun hitza. Esate baterako, webean "gurasoak" hitzaren bila bazabiltza, honek gune hau aurkitzen lagun diezazuke.
  • Modema: Modemek ordenagailuei telefono-linearen bidez informazioa ordenagailu batetik beste batera igortzeko aukera ematen die.
  • Sareko etiketa: Normalean "sareko etiketa" esaten zaie Interneten jarduteko bete beharreko arau edo manerei. Arau hauek sarearen lankidetza mantentzen dute eta jende orori funtzionatzen laguntzen diote.
  • Berri-taldeak: Interes berberak dituzten pertsonen eztabaida-talde elektronikoak dira. Berriketa-gelen antzekoak dira, baina mezuak ez dira denbora errealean igortzen eta haietan baino jende gehiago sar daiteke hauetan.
  • Korritzea: Pantailaren edukia gora edo behera desplazatu, aldiko lerro bat edo lerro sail-bat.
  • Bilaketa-tresna: Interneteko baliabideen, bereziki web guneen, edukia indexatzen duen programa, erabiltzaileari aukera ematen diona web nabigatzailearen bidez gako-hitzak idatziz informazioa bilatu eta zehaztutako parametroen arabera aurkitutako dokumentuak kontsultatzeko. Adibidez, Google, Yahoo, Ask Jeeves.
  • Zerbitzaria: Postaren sailkapenaz edo banabideaz, guneen mantentzeaz eta bezeroen web orrialdeen zerbitzuaz arduratzen den ekipoa.
  • Publizitate-erauntsia (spam): Zabor-postaren Interneteko bertsioa. Zabalkunde handia lortu nahian, banaketa-zerrendetara eta berri-taldeetara bidali ohi diren mezuak, iragartzen den produktu edo zerbitzuak zerrenda edo talde horien gaiarekin zerikusirik ez izan arren. Posta elektronikoko helbideak kukien, berri-taldeen edo bestelako baliabideen bidez biltzen dira. Posta elektroniko hauek ez ohi dira jasotzaile jakin batentzat (izena Monty Python-en sketch batetik hartu da, azkenean, "Spam, Spam, Spam, Spam" zelako abestiak elkarrizketa isilarazten zuenean).
  • URL: Uniform Resource Locator delakoaren laburdura ingelesez. Interneteko edozein fitxategi, dokumentu eta baliabideen helbide orokorra. Web gune baten helbidea beti honela hasiko da: http://
  • Birusa: Ordenagailu-birusak zure ordenagailuko informazioa ezaba dezake edo arazo larriak sortaraz ditzake. Normalean kalte egin nahi duten pertsonek sortzen dituzte. Birus bat web gune batetik nahi gabe behera karga dezakezu edo norbaitek utzi dizun diskete batetik kopiatu.
  • Mundu zabaleko amarauna (World Wide Web): Interneten dagoen informazioko datu-basea, multimedia eta koloretan. Amarauna hiperesteken bidez konektatutako web orrialdeen mundu mailako masa da.
  •  www.bbc.co.uk/webwise

Informazio gehiago
Honako aholku hauek Interneteko segurtasunaz jabearazteko egitasmo baten barruan ematen dira. Europar Batasunak egitasmo honen zati baterako dirulaguntza ematen du. Gai honi edo edozein gairi buruzko aholkuak jasotzeko, zure arazoak edo ikuspegiak partekatzeko, edo SUSI delako egitasmoari buruz gehiago jakiteko, jo ezazu, jo ezazu ondoko web gunera:
 www.besafeonline.org

ERABILERA ZUZENARI SERRERA  --  REGLAS DE ORO  --  WORLD WIDE WEB: INTERNET  --  ORRIALDE PERTSONALA  --  POSTA ELEKTRONIKOA --   BERRIKETA EDO TXAT-A  --  ALDIUNEKO MEZUAK  --  BERRI TALDEAK  --  FITXATEGIEN ELKAR TRUKAKETA  --  INTERNET BIDEZKO EROSKETAK  -- FILTROAK  --  ORDENAGAILUEN BIRUSAK  --  ERASOAK INTERNETEN  --  BILATZAILEAK  --  GLOSATEGIA  --   DANOS TU OPINIÓN  --